Enviado por Pizzi el Lun, 17/05/2010 - 13:02.
Liburuz liburu, Zaldibarko eskola publikoko dozenaka ikaslek, bibliotekariek, Durangaldeko politikariak, Idoia Mendiolagaray alkatea eta Kultura diputatua den Josune Ariztondok, gisa-kate baten bitartez eraman zituzten azken liburuak, liburutegi zaharretik Euskal Herria kalean egin diren etxebizitza berrien azpian, orain dela 3 aste zabaldu zen liburutegi berriraino. Ekitaldi sinboliko honen bitartez ofizialki inaguratu zen, 170 metro karratu, lehengoa baino bi aldiz handiagoa den liburutegia.
Emozioz beteriko ekitaldia liburutegi zaharra Zaldibartarrei irekita egon den 38 urteak gogoratuz hasi zen. Mendiolagaray-k hasiera gogorrari buruz hitz egin zuen eta Gerediaga elkartearengandik eta orduan elkarteko lehendakaria zen Balendin Lasuengandik, baita Juan Unzueta Zaldibarko alkate izan zenagatik jasotako laguntza gogoratu zituen. Ez da harritzekoa ekitaldira Balendin Lasuen, historialari eta idazle Zaldibartarra eta Jon Irazabal Gerediaga elkarteko gaur egungo lehendakaria joan izana.
Azken liburuak eraman eta zinta moztu eta gero, instalazioen aurpegi berria ikusteko ordua heldu zen. Liburutegia handiagoa, ikusgarriagoa, disdiratsuagoa, teknologia hobeagoarekin, sarrera eta komunak mugikortasun urrikoentzat prestatuak daude. Lokalak 13.500 litroko eremua du, hiru zonatan zatitua. 'txiki-txoko' gunea 0 eta 4 urte bitartekoentzat, haurrentzako gunea 14 urterate eta nagusientzat, lokalaren %65 okupatzen duena, ikasteko txoko bat eta prentsa eta aldizkariak irakurtzeko, wifi librea eta hainbat mahi portatilak konektatzeko. Urtea aurrera doala beste 4 ordenagailu ere jarriko dituzte. Apalen sailkapenean “berdintasuna” –rentzako atal berezi bat eta beste bat gehien eskatzen diren gaientzat bidaiak, mendia, sukaldaritza, aita eta amen eskola gaietarako apalak bereiztu dituzte.
Itzulpena: Txokue.com
(Para leer noticia en castellano pulsa en leer más)