Enviado por Txokue el Vie, 22/01/2010 - 12:15.
Eztabaida-saio bat estreinatuko du “El Conquistador del Fin del Mundo”k astelehen gauetan ETB-2n
(2010/01/22)
Hostoilek ekoitzita eta Iñaki Lopezek aurkeztuta, Patagoniako “reality”aren 6. edizioan ikusten ez diren irudiak eskainiko dira.
“El Conquistador del Fin del Mundo”ren seigarren edizioak sorrarazten duen ikusmina dela eta, eztabaida-saio bat estreinatuko du datorren astelehenean, urtarrilaren 25ean, Euskal Telebistak, Patagonian gertatzen den guztia aztertzeko.
“El Conquis: La aventura” izenburupean, Iñaki Lopezek aurkeztuko du eta hainbat gonbidatu izango ditu, horien artean, aurreko edizioetako parte-hartzaile zein kapitainak, abentura jarraitzen duten pertsonaia ezagunak eta igandean bertan kanporatzen duten parte-hartzailea. Denon artean, lehiakideen eboluzioa, probak, eta polemikak aztertuko dituzte.
Gainera, aurreko igandeko programan ikusi ez ziren irudiak erakutsiko dira, adibidez, nola hartu zituzten kanpamentuan dueluko irabazleak. Eta, bestalde, hurrengo saioaren aurrerapen bat emitituko da primizian.
Bokazio erabat interaktiboarekin sortzen da tarte hau eta, “El Conquistador del Fin del Mundo”ren emisioa bezala, sare sozialekin eta foroekin egongo da etengabe konektatuta, ikus-entzuleek euren iritzia eman ahal izateko.
Iñaki Lopezekin batera, beste profesional batzuk arituko dira: Berta Lopez Internet-erabiltzaileekin egongo da harremanetan eta sarearen inguruko atalen ardura izango du; bere aldetik, Maldo erreportariak (“Caiga Quien Caiga”ren azken edizioan lan egindako kazetaria) parte-hartzaileen inguruari buruzko erreportajeak egingo ditu.